“Berriro itzuliko balitz” Xabier Etxebarria
Bi atal dauzka Xabier Etxebarriaren azken eleberriak. Lehenengo zatiaren azken lerrora arte, ez nintzen konturatu polizia nobela zela. Nahiz eta liburu mota hauek ez diren nire gustukoak eta bertan behera uzteko zorian egon nintzen behin baino gehiagotan, atsegin izan dut. Oso era originalean hasten da eleberria eta hemendik oso urrun kokatuta dago istorioa. Karlosek, pertsonaia […]
“Poz aldrebesa” Juanjo Olasagarre
Ze liburu original eta interesgarri izkiriatu duen Juanjo Olasagarrek. Originala, bai, testu horren pertsonaia nagusiak bikotekide homosexuala osatzen dutelako eta hori ez oso ohikoa euskal literaturan. Izan ere, ez nuen antzeko zerbait euskaraz irakurri orain arte. Interesgarria, ez bakarrik argudio honengatik, ezpada lekuak zein pertsonaiak oso ongi landuta daudelako. Eleberria Axi eta Josebaren lehenbiziko […]
“GERRA TXIKIA”
Gerra Txikia hasi bezain laster bere hastapen poetikoak harritu ninduen: ”Goizeko lehen eguzki printzekin esnatu zen Xabi”. Jarraipena ez da hain poetikoa, gogorra baizik. Izan ere, 80ko hamarkadako errefuxiatuen bizimoduaren eta arazoen ingurukoa da testu hau, 9 urteko mutilaren ikuspuntutik kontatua, Xabi Ugarteren ikuspuntutik, hain zuzen ere. Izugarri gustuko izan dut oso ondo kontatutako […]
“EZ ZEN DIRUAGATIK”
Orain arte, XX. eta XXI. mendeko euskal literaturan langile klaseko protagonistak aurkitzea oso zaila izan da. Ez da harritzekoa, sortzaileak, hau da idatzi dituzten liburuak, kazetariak, ingeniariak, soziologoak eta abar izan baitira, salbuespenak salbuespen. Agian, gaizki deitutako krisialdia dela eta, langile klaseko emakumeak eta gizonak aurkezten hasi dira. Ana Jakak idatzitako eleberriaren pertsonaia nagusia langabezian […]
“GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK”
Ederki pasatu dut eleberri hau irakurtzen. Izenburua dela eta erabaki nuen erostea. Hainbeste hiri aipatzen diren arren ;Hendaia, Marseilla, Geneva, Trieste, Venezia eta abar…ez da gida turistikoa, baizik eta geltokiak aitzakia ederra dira istorio bat kontatzeko. Hainbat atal, hainbat istorio. Zein baino zein originalagoa eta ezberdinagoa!. Gehienek kutsu melankoliakoa daukate: nostalgia eta tristura askatzen dituzte. […]