0

“XALBADOR” MIXEL ILTZAINA

Posted by on 2014(e)ko urriak 30 in Sailkatugabeak |

Liburu hau ez da ohiko biografia bat, batez ere Xalbadorren olerki eta kantuen gaineko azterketa baizik. Azken azalean esaten duen moduan, Mixel Iltzainak testu honetan ahalegindu da azaltzen zergatik Xalbadorren  bertsoek beti lilura batean sartu izan  duten. Izan ere, oso gutxi ikasten dugu bere bizimoduari buruz: Urepelen sortua zela, Léonierekin ezkonduta zegoela eta bere bizitzaren zutabe […]

0

“EZ ZEN DIRUAGATIK”

Posted by on 2014(e)ko abuztuak 6 in Sailkatugabeak |

 Orain arte, XX. eta XXI. mendeko euskal literaturan langile klaseko protagonistak aurkitzea oso zaila izan da. Ez da harritzekoa, sortzaileak, hau da idatzi dituzten liburuak, kazetariak, ingeniariak, soziologoak eta abar izan  baitira, salbuespenak salbuespen.         Agian, gaizki deitutako krisialdia dela eta, langile klaseko emakumeak eta gizonak aurkezten hasi dira.  Ana Jakak idatzitako eleberriaren pertsonaia nagusia  langabezian […]

Etiketak:

0

“GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK”

Posted by on 2013(e)ko azaroak 8 in Sailkatugabeak |

 Ederki pasatu dut  eleberri hau irakurtzen. Izenburua dela eta erabaki nuen  erostea. Hainbeste hiri aipatzen diren arren ;Hendaia, Marseilla, Geneva,  Trieste, Venezia eta abar…ez da gida turistikoa, baizik eta geltokiak aitzakia  ederra dira istorio bat kontatzeko. Hainbat atal, hainbat istorio. Zein baino  zein originalagoa eta ezberdinagoa!. Gehienek kutsu melankoliakoa  daukate: nostalgia eta tristura askatzen dituzte. […]

Etiketak:

0

“BITAN ESAN BEHARRA”

Posted by on 2013(e)ko irailak 16 in Sailkatugabeak |

  “Bitan esan beharra” Egilea: RICARDO ARREGI DIAZ DE HEREDIA   Olerkia irakurtzea zaila dela esaten da, baina hori ez da egia Rikardo Arregiren kasuan. Hasi bezain laster gaiek, hitzek eta olerkiek beraiek erakarrita sentitzen zara. Gauza bera gertatu zitzaidan bere aurreko olerki testuarekin: “Kartografia”. Oso liburu ederra idatzi du Gasteizko idazleak, saria gora behera. […]

0

KRISTALEZKO BEGI BAT

Posted by on 2013(e)ko maiatzak 28 in Sailkatugabeak |

Izenburua: Kristalezko begi bat Egilea: MIREN AGUR MEABE   Badira bi urte Miren Agur Meaberen olerkiaren gaineko liburua, “Azalaren kodea” izenekoa, irakurri nuela. Liluratuta geratu nintzen hurrengo hau irakurtzean: “Bestelako kodea aldarrikatu nahi dut hitzarena ez bezalako kodea, hizkera ez-hitzezkoa, oroimenean kondenatu ezineko lengoaia, zinak gezurta ditzakeen berbakera, erreklamazio-libururik eta tarifa-zerrendarik gabeko mintza mutua…”   […]

Copyright © 2012-2018 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.