“Afrikanerrak” Eneko Barberena
Oso originala da testu hau. Izan ere, distopia bat da, Arrasaten gertatzen den historia 2031ean. Niretzat, euskaraz irakurri dudan mota honetako lehen eleberria izan da. Urrun geratu dira “Bai mundu berri” eta “1984”. Nobela galdera batekin hasi da.”Non dago Omar?”. Liburuzaina da protagonista, eta liburu anonimo bateko pasarte bat ausaz irakurtzea asko gustatzen zaio. […]
“Moio. Gordetzea ezinezkoa izan zen”
“Eta Maialen Lujanbioren bertsoak, a ze bertsoak!” idatzi du Minerrek 84.orrialdean. “Eta Kattalin Minerren liburua, a ze liburua!” esango nuke nik. Tamalez, transexualitatearen gaineko testuak eskasak dira euskaraz. Hori dela eta, idazlan hau behar-beharrezkoa da. Ez da eleberria, ezta saiakera ere, kronika bat baizik. Hamar urte igaro behar izan ziren, Moioren buru-hilketari buruz idazteko. Suizidio […]
“PERLAK, KOLPEAK, MUSUAK, TRAIZIOAK”
Egilea: JOXEMARI ITURRALDE Joxemari Iturralde ez da idazle berri bat, besteak beste, ipuinak,eleberriak eta gazte literatura idatzi baitu. Ezagun da idaztea duela ofizio, eta bere estiloa ere nabarmentzekoa da Haren azken lanaren aurkibidea begiratzean, atal guztiek emakume izenak zeuzkatela konturatu nintzen. Adibidez: Mireille, Simone, Rosarito, Zezilia… eta abar. Horregatik, uste nuen andereei buruzko […]
“ATERTU ARTE ITXARON”
Zelako harridura izan den Katixa Agirreren azken liburua! Jada “Sua falta zaigu eta “Habitat” irakurrita neuzkan,baina nahiz eta nire gustukoa izan, apur bat gainazalekoak iruditu zitzaizkidan. Liburu hau irakurtzean Joyceren Ulise gogora etorri zitzaidan, atal bakoitza ezberdina baita eta estilo propioa baitu; batzuk poetiko-poetikoak, beste batzuk egunkariaren artikuluak, bat edari baten errezeta eta beste bat […]
“UKABILAK ETA LOREAK”
Zortzi ipuinek osatzen dute “Ukabilak eta loreak”. Guztiek heriotzaz jarduten dute sakon edo azaleko eran. Lehen atala, “Oso gauza ohargarria”, original samarra iruditzen zait, pertsonaia nagusiari gustatzen zaiolako jendeak eskailerak igotzeko duen modua. Gainera, existentzialista kutsuko idazkera dauka: ”Ez dago salbaziorik, ez munduan, ez mundutik kanpo (ez politikan, ez erlijioan)”. Bigarrena, “Gauaren altzoan”, […]