Posts by :

0

“Moio. Gordetzea ezinezkoa izan zen”

Posted by on 2019(e)ko irailak 2 in Sailkatugabeak |

“Eta Maialen Lujanbioren bertsoak, a ze bertsoak!” idatzi du Minerrek 84.orrialdean. “Eta Kattalin Minerren liburua, a ze liburua!” esango nuke nik.

Tamalez, transexualitatearen gaineko testuak eskasak dira euskaraz. Hori dela eta, idazlan hau behar-beharrezkoa da. Ez da eleberria, ezta saiakera ere, kronika bat baizik. Hamar urte igaro behar izan ziren, Moioren buru-hilketari buruz idazteko. Suizidio politikoa izan zela argi eta garbi dago. Baina Moioren heriotzari esker (gogorra da hau idaztea), bai Hernanin, bai Euskal Herrian transgeneroaren gainean hitz egiten hasi zen.

 

Idazleak Hernaniko biztanle batzuekin, batez ere Aimar-Amaiaren senideekin, berba egin du eta haien hausnarketak islatu ditu. Horrek hiru helburu dauzka, bestek beste. Bat, transexualitatearen tabuarekin bukatzea. Bi, buru- hiltzearen gaia aipatzea eta erru sentimendua deuseztatzea. Hiru, Moioren pertsonaia ezagutaraztea. Nik behintzat ez nekien ezer berari buruz.

Hala ere, eskerrak beste transexual batzuek ez duten hainbeste pairatu. Testu hau irakurtzean “Uranoko apartamentu bat”, Paul B. Preciadok idatzitakoa etortzen zait burura. Berak, Moiok bezala (Aimar-Amaia), Paul-Beatriz deitzea nahi zuen, baina ez zioten utzi. Preciado harro-harro dago bere nortasun berriarekin, ia irakurle guztiok ezagutzen dugu bere prozesua eta trantsizioa haren liburuei esker.

Oso liburu gomendagarria. Gaiari buruz idaztea nahitaezkoa zen.

0

“Atzerrian” Nerea Balda

Posted by on 2019(e)ko abuztuak 17 in Liburuaren balorazioa |

“Liburu hau gustura irakurri dut” idazten duen moduan Nerea Baldak 56.58. eta 66. orrialdeetan. Lehenik eta behin gaiak atsegin izan ditut: hizkuntzak, atzerriko bizitza, irakurle klubak, bizitzaren zentzua, bakardadea, amodioa eta desamodioa. Bigarrenik, hiztegiari dagokionez, nahiz eta abesgarria izan ez da zaila, aise ulertzen dela eta. Egileak Euskal filologia egin duela nabaritzen da, hitzekin jokatzen […]

0

“Berriro itzuliko balitz” Xabier Etxebarria

Posted by on 2019(e)ko maiatzak 11 in Liburuaren balorazioa |

Bi atal dauzka Xabier Etxebarriaren azken eleberriak. Lehenengo zatiaren azken lerrora arte, ez nintzen konturatu polizia nobela zela. Nahiz eta liburu mota hauek ez diren nire gustukoak eta bertan behera uzteko zorian egon nintzen behin baino gehiagotan, atsegin izan dut. Oso era originalean hasten da eleberria eta hemendik oso urrun kokatuta dago istorioa. Karlosek, pertsonaia […]

Etiketak:

0

“Gaur galtzea tokatzen da” Antzon Hermosilla

Posted by on 2018(e)ko abenduak 13 in Liburuaren balorazioa |

  “Gaur galtzea Tokatzen da” Bi aldiz irakurri dut testu hau. Agian, hasieran azkarregi egin nuelako. Bi buelta ematea merezi duela aitortu behar dut. Lehen partean, izenburuak “Gaur galtzea tokatzen da” dioen moduan, pertsonaia nagusiak galtzaileak dira. Ipuin guztiek drogarekin lotura dute. Batzuk gogor samarrak dira, “Orratza eta kaltea” bezala. Nahiz eta bukaera oso irekia […]

0

“Zu entzuteko gaude” Xabier Mendiguren

Posted by on 2018(e)ko abenduak 5 in Liburuaren balorazioa |

  Betidanik Xabier Mendigurenen liburuak irakurtzea atsegin izan dut. Aspaldi hainbat eleberri irakurri nuen, besteak beste ”Arantzak barrurantz”, “Errautsen distira”. Hiru ipuin ditu ‘Zu entzuteko gaude’ izeneko liburuak. Nahiz eta Xabier gizona izan, protagonista guztiak emakumeak dira. Gehien gustatu zitzaizkidanak lehenengoa eta bigarrena dira, original samarrak iruditu zitzaidalako. Lehenengo istorioa, Donostian eta Frantzian, La Dordognen […]

Copyright © 2012-2019 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.