0

“Baginen” Cira Crespo eta Elena Ciordia

Posted by on 2021(e)ko otsailak 2 in Liburuaren balorazioa |

Orain arte ez nuen Euskal Herriko historiaren gainean ezer irakurri emakumeen bidez. Horregatik testu hau ezberdina eta nahitaezkoa iruditu zait.Liburu honi esker ikasi dugu Erdi Aroan emakumeek katedralen eraikuntzan parte hartu zutela, baina beti bezala lanik txarrenak eta gutxien ordaintzen zirenak eginez. Euren beharra zaborra kentzean, hondakinak garbitzean eta ura ekartzean zetzan.

Halaber, XV. mendean “Minduriak” deiturikoak zeudela ere jasota dago, euren senideen gorpuaren aurrean abesten eta errezitatzen zuten emakumeak. Gaur egun “plañideras” dei genitzakeenak. Emeki-emeki galdu da mindurien ohitura.

Geroago, XVI. mendean, Errenazimentu garaian, modu autonomoan bizi ziren emakumeak zeuden, ez zeuden ezkonduta, eta ez ziren mojak. “Serorak” esaten zieten. “Maria Berastegikoa ez zen ezkondua ezta moja izateko; botorik ere ez zuen egin, beste zerbait baizik: horma artean sartuta” . 33.orrialdean

XVII. mendean jada baziren etxetik kanpo bizitza propioa zuten emakumeak. XVIII. mendean ere bai. Adibidez, Gasteizko kale berrian emakumeen solasaldi bat zegoen. Teresa Furrundarena arduraduna zen. Hori guztia Artxibo dokumentu batean agertzen da.

XIX. mendean lehenengo bertsolariak agertu ziren; horien artean, Hondarribiko Joxepa eta Maria Luisa Petrirena nabarmendu ziren.

Emakume asko geratu zaizkit izendatu gabe, baina ez nuke erreseina hau amaitu nahi mundu guztiak ezagutzen dituenak aipatu gabe. Dolores Ibarruri, “La pasionaria”, Mikaela Portilla gasteiztarra, maisu eta historialaria, Vicenta Mogel eta bereziki Elbira Zipitria, frankismo betean klandestinitatetik haurrei euskaraz irakasten aritu zena.

Ez dut liburuan aipatzen diren aitzindarien herenik ere aipatu, oso aspergarria izango bailitzateke. Espero dut irakurleak motibatuta sentituko direla iruzkin honekin eta azkar irakurriko dutela liburu hau. Cira Crespo eta Elena Cioardiaren lanari esker ikusezinak ziren emakume guztiak ikusgarri bihurtu dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2021 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.