0

“Turista klasea” Kattalin Miner

Posted by on 2021(e)ko urtarrilak 7 in Liburuaren balorazioa |

“Turista klasea” irakurtzen amaitu nuenean, Michel Butorren  La  modification   izenekoa  etorri zitzaidan burura. Bi testuek joan-etorriko bidaia bat deskribatzen dute trenez. La modificación  liburuan protagonistak Paristik Erromara bidaiatzen du eta Kattalin Minerrena Hendaiatik Parisera. Baina antzekotasuna horretan bakarrik geratzen da.


Izenburuak akats bat eragin dezakeen arren, pertsonaia nagusia ez doa oporretako argien hirira, kartzelan dagoen lagun bat bisitatzera baizik.

Liburuak hamahiru atal ditu. Egilea bidaiaren prestaketak kontatzen eta frantsesa ez jakitearen zailtasunak komentatzen hasten da. Ibilbidean zehar, protagonistak Parisen gertatutako eszenak tartekatzen ditu, bisitatuko dituen lagunak deskribatzen ditu, baita bidaiari batzuen elkarrizketak ere.

 

Gehien gustatu zaidana preso politikoek Frantziako kartzeletan bizi duten egoera, transexualen eta emigranteen egoera eta, azkenik, Paris hiria kritikatzea izan da. Horrela irakur dezakegu 30. orrialdean: “Paris , hiri hain klasista eta arrazista”.
Hernaniko egilearen hirugarren eleberria da eta ez dit huts egin. Ez nau “Moio gordetzea ezinezkoa zen” bezainbeste hunkitu, baina merezi izan du irakurtzea, are gehiago jabetu bainaiz Frantziako preso politikoen, transexualen eta emigranteen egoeraz. Gainera, erraz irakurtzen da, estilo samurra eta sinplean idatzita baitago. Zalantzarik gabe, oso gomendagarria da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2021 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.