0

“Funanbulistaren beldurra” Karlos Gorrindo

Posted by on 2020(e)ko abuztuak 31 in Liburuaren balorazioa |

Liburu honek beren herriaren emantzipazioarekin, barne-kontraesanekin eta kanpoko presio eta mehatxuekin konprometitu ziren pertsona askoren sufrimendua islatzen du. Horregatik, ‘Funanbulistaren beldurra’ ez zait iruditzen autobiografia bat bakarrik denik, kritikan nire aurretik dagoen pertsonak dioen bezala, baizik eta Euskal Herriko historiaren zati bat. Sarrionandiak bere hitzaurre zoragarrian dioenez: “Espaniako espazio publikoan ez da onartzen euskaldun errebeldeen egiarik”. Eta hori egiten du Karlos Gorrindok, haren eskarmentua erakustea komunikabide boteretsuenetan agertzen ez den ikuspegi batetik.

Atal bakoitzak protagonista egondako kartzelaren izenburua du, baita garai hartako bizipenekin lotutako abesti batena ere. Horrek, nire ustez, oso kutsu originala eta hunkigarria ematen dio testuari.

Egileak kartzelako bizitzara moldatzea zein zaila zaion kontatzen digu. Beste preso politiko batzuekiko adiskidetasunari, kirolari eta senide eta lagunen bisitei esker lortzen du egoera hori jasatea. Gose greba, isolamendu aldiak, beste presoekin izandako eztabaidak eta erakundearekin izandako desadostasunak ere esan dizkigu. Hori guztia modu argi eta didaktikoan, hiztegi oso zabalarekin eta sentimenduak adierazteko beldurrik gabe. Nabari da ez dela bere lehen liburua, ofizioa duela.

Baina gehien gustatzen zaidana eta nabarmendu nahi nukeena euskararekiko maitasuna da. Halako batean idazten du: “Harrapatuta neukan euskarak, liluratuta, eta harro sentitu nintzen euskararen labirintoan sartu eta onik ateratzeko gai nintzela frogatutakoan …Euskal Herriakeuskalduna behar zuen, izango bazen, bestela ez zer izango”.

 

Lehen esandako guztiagatik, liburu hau irakurri behar da eta Karlos Gorrindoes arrastoa galdu behar ez zaion idazlea da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.