0

“Ibaiertzeko ipuina” Oihane Amantegi

Posted by on 2020(e)ko ekainak 14 in Liburuaren balorazioa |

 

 

Eleberri honek lau parte dauzka. Lauetan epilogoan barne narratzailearen bikia da   pertsonaia nagusia.
Lehenengo zatian, pertsonaia nagusiaren gurasoen bizitza kontatzen da.

Ezkondu bezain laster Georgiara joan ziren bizitzera, Ochlockonee ibaiaren ertzera hain zuzen ere. Han bertan, ama haurdun geratzen eta “hasiera-hasieratik jakin zuen amak bi haur zekartzala, medikuak berak esan baino lehen” 17.orrialdean. Baina ahizpa hilda jaio zen.

Bigarrenean, protagonistak, zortzi urte baino ez dituen arren, tristura handia sentitzen du bere ahizparik ez dagoelako. Hala ere, inork ez dio bere minari erreparatu nahi. Horregatik Karonteren konplizitatea bilatzen du beste ertzera pasa dadin bere ahizpa ikusi ahal izateko.

Hirugarren atalean, Karonteri ordaintzeko txanponak aurrezten saiatzen da. Horretarako, bi urteko neskato bat zaintzen du. Handik aurrera, ia egunero, bere bikia hilda ikustea lortzen du.

Azken zatian, ahizpak aitortzen dio ”heriotzarena hain gaizki ere ez dagoela dibertitu dibertitzen dela lantzean-lantzean; baina, nola nahi dela ere, bizitza larregi botatzen duela falta” 79. orrialdean.

Zornotzako idazleak, Oihane Amantegik, oso testu sakona eta zirraragarria idatzi du. Oso gaztea izan arren, ez dio beldurrik ematen heriotzaz hitz egiteak, eta naturaltasun handiz aipatzen du. Liburuak, gainera, Hego Amerikako eleberri onenaren ukitu magiko eta onirikoa du. Beharbada, hainbeste gustatu zait nobela ni ere bikia naizelako. Zorionez, biok bizi gara, baina bera ez Georgian, Antiguan baizik, Guatemalan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.