0

“Erran gabe doa” Maddi Zubeldia

Posted by on 2020(e)ko maiatzak 8 in Liburuaren balorazioa |

 

Zubeldiaren eleberriak atsegin ditut. Lehenengoarekin, ‘Deserria Haurtzaro’rekin bere tonu malenkoniatsua gorabehera, asko gozatu nuen. Bigarrena ere, ‘Erran Gabe doa’, gozamena izan da irakurtzea. Lehenengoan ez bezala, bigarren eleberrian dena fikzioa da.

Argumentua nahiko originala iruditzen zait: pertsonaiak hilerrira doaz Mattinen hilobira, eta bakoitzak bere erara eta bere sentimenduen arabera kontatzen du gertatzen ari dena eta zer gertatu zen. Izan ere, hilerria herri itxi batean kokatuta dago historia. Idazleak dioen bezala ez zuen hiri handi batean irudikatzen.

Garrantzi handia dute eleberri honetan loreek. Pertsonaia bakoitzak, Mattinen hilobira hurbiltzen denean, hilobia garbitzera eta berarekin hustera, mota ezberdineko lore bat eramaten dio. Adibidez, Angèlek, bere emazteak, margaritak eta pentsamenduak; Anak, bere maitaleak, arrosa gorriak; Maialenek, bere amak anemonak eta horrela hainbeste lore mota ezberdin. Loreen xehetasunek kolore berezia ematen diote istorioari eta pertsonaien artean nolabaiteko lehia nabari da Mattini lore originalenak eramateko.

Irrikaz itxarongo idazle honen hurrengo eleberria, euskara komunikatzeko erabiltzen duena, berak elkarrizketa batean esaten duen bezala: “Frantsesez idatz nezakeen; euskaraz egitea hautu artistiko eta politikoa da».

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.