0

“Hezurren erretura” Miren Agur Meabe

Posted by on 2020(e)ko martxoak 9 in Liburuaren balorazioa |

‘Kristalezko begi bat’ eta ‘Azalaren kodea’ irakurri nituenean oso errazak eta ederrak iruditu zitzaizkidan. Liburu hau, aldiz, pixka gehiago kostatu zait. Beharbada, lehenengoak argumentu-hari argia zuelako eta bigarrena olerkiak direlako.


‘Hezurren erretura’ hainbat atalek osatzen dute, bakoitza bere estiloarekin eta bere istorioarekin. Gehien gustatu zaizkidanak hauek dira: ‘Journal intermittent’ eta ‘La vita è bella’. Lehena, hiri desberdin asko eta oso modu originalean aipatzen dituelako. Bigarrena, depresioari buruzkoa bada ere, oso modu delikatuan tratatua dagoelako.

Hogeita bat narraziok osatzen dute liburua, eta batasun handia duten guztien artean. Bi narratzaile ditu, alde batetik hazten ari den neska bat. Beste aldetik emakume helduagoago bat, 55 urtekoa; haren kezkak, griñak eta apetak.
Dirudienez, titulua metafora bat izango litzateke. Hezurrak dira bizitzan pilatutako gauzak. Erretura, ordea, idazkera da.

Laburbilduz, testu honek merezi du eta Miren Agur Meabek ez du hutsik egiten.

Etiketak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.