0

“Afrikanerrak” Eneko Barberena

Posted by on 2020(e)ko urtarrilak 28 in Sailkatu gabea |

 

Oso originala da testu hau. Izan ere, distopia bat da, Arrasaten gertatzen den   historia 2031ean. Niretzat, euskaraz irakurri dudan mota honetako lehen eleberria izan da. Urrun geratu dira “Bai mundu berri” eta “1984”. Nobela galdera batekin hasi da.”Non dago Omar?”.

Liburuzaina da protagonista, eta liburu anonimo bateko pasarte bat ausaz irakurtzea asko gustatzen zaio. Bibliotekomia masterra on line egin eta gero zazpi urtez lanean jada liburutegian. Liburuzaina izan denez, egile batzuri omenaldiak egiten dizkie, hala nola Albert Camusi, Dostoevskyri, Virginia Woolfi; batez ere Harkaitz Canori. Horrela 100.orrialdean idatzi du: “Disimuluan sartu du poltsan Fakirraren ahotsa, urteekin ondo zahartutako obra”

Bitartean, Europar Batasuneko tropek Afrikako iparraldea hartu dute, migrazio ilegala kontrolatzeko asmoz, baina gerra apenas nabari da Arrasateko kaleetan. Alemana lingua franka da brexita eta gero. Hori dela eta, diskurtsoak euskaraz azpititulatuta egon arren, alemanez entzuten dira.

Geroago, pertsonaia nagusiak bertan behera utzi du biblioteka eta irakasle bihurtu da. Orain, bere kezkak pedagogikoak dira, hain zuzen ere unitate didaktikoei buruzkoak: Martxoaren 8koa, Hondarribiko alardea, Indarkeriaren biktimak…

Irakaslearen dilema ere aipatzen du. Bereziki haurrekin dabilenarena. Non hasten da pertsona eta non pedagogoa. Galdera hauek bere buruari egiten dizkio Federico Baraibarrek institutuko zuzendari kargua onartu zuenetik.

Barberena, nahiz eta Arrasatekoa den, kritikoegia da bere herriarekin. Hau irakur daiteke 62.orrialdean : “Arrasate herri labinista da… Arrasatek ez du sortzailerik ematen, inportatu egiten ditu.”

Bi aipu burutsurekin bukatu nahiko nuke. Bata bakardadearen gainean: “Lehen bezain bakarrik gaude. Lehen baino bakarrago”, 82. orrialdea. Eta bestea gizonei buruzkoa .”Gizon ez du egiten, Simone, gizonak desegin egiten du” 113. orrialdean.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.