0

“Iturria” Unai Elorriaga

Posted by on 2019(e)ko abenduak 10 in Liburuaren balorazioa |

 

Oso liburua konplexua da ‘Iturria’. Ez da erraz irakurtzen. Lehenik eta behin, meta-  literatura da-eta. Gogoratu behar dugu Unai Elorriagaren lehen obra 2001ean Labayruk argitaratutako ‘Literatur Ideia batzuk’ saiakera izan zela. Bigarrenik, irakurketa zaila da idazle algortarrak gaiak, lekuak eta garaiak nahasten dituelako eleberri honetan.

Resultado de imagen de unai elorriaga iturria IMAGEN

 

Horrela, atal batean mamuak agertzen dira, beste batean bibliari buruz idazten du, azkenekoan ahateei buruz… Aldi berean, metafora edo sinbolo bat zer den hausnartzen du egileak. Baina hari nagusia beti Pedro Iturria da, etsi-etsian bila dabilen protagonista.

Etorkizun oso handiko hasiera du testuak: laurogeita hiru urteko emakumea, Soro Barturen, idazle bat, Pedro Iturria delakoaren bila ari da, berrogei urtetik gora ikusi gabe daramatzalako. Horretarako, bera eta bere familia leku askotan ibiltzen dira: egun batean Pragan daude, beste batean Pisan, hurrengoan Hungarian. Bere lehen eleberrian bezala, Alzheimerraren gaixotasuna hegan dabil orrialde horien gainean, eta pertsonaiak erasotzen ditu.

‘Iturria’ ondo idatzita dago. Aitortu beharra dago Elorriagak ‘SPrako tranbia’ -tik estilo propioa erabiltzen duela, baina liburu batzuetan lehen aipatu bezala funtzionatzen duela, arrakasta handia izan baitzuen eta hainbat hizkuntzatara itzulia izan baitzen. Hemen, ordea, irakurketa zaildu egiten du, eta oso gogaikarriarri egiten du irakurketa. Hala ere, irakurlea bukaeraraino iristeko gai bada, nire kasuan bezala, bidaia ederra egina izango du literaturan barrena, hiri batzuetan barrena, Unai Elorriagaren irudimenari eta idazkerari esker.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.