0

“Atzerrian” Nerea Balda

Posted by on 2019(e)ko abuztuak 17 in Liburuaren balorazioa |

“Liburu hau gustura irakurri dut” idazten duen moduan Nerea Baldak 56.58. eta 66. orrialdeetan.
Lehenik eta behin gaiak atsegin izan ditut: hizkuntzak, atzerriko bizitza, irakurle klubak, bizitzaren zentzua, bakardadea, amodioa eta desamodioa. Bigarrenik, hiztegiari dagokionez, nahiz eta abesgarria izan ez da zaila, aise ulertzen dela eta.

Egileak Euskal filologia egin duela nabaritzen da, hitzekin jokatzen duelako asko. Idatzi zuen arren:”Arauek jokoa zaildu ahalak hitzak lortzea ia ezinezkoa izan zitzaidanean, jolasteari utzi nion”, liburua hitzen jokoz beteta dago.

Pertsonaia nagusia atzerrian bizi da, Londonen hain zuzen ere. Hori dela eta nola sentitzen den oso ondo idatzita dago, batez ere bere bakartzearen sentimendua.

  1. orrialdean Euskarari buruzko esaldi hau izkiriatzen du Irurtzungo idazleak. ”Hizkuntza zaharra eta literatura berria”. Ez nator bat horrekin.Bai, euskara oso antzinako hizkuntza da, baina haren literatura ez da berria. XVI. mendean Joan Perez Lazarragaren eta Bernat Etxepareren liburuak agertu ziren.

Laburbilduz, eleberri hau on-ona da, très bon, very good.

 

P.S: Akats txiki bat aurkitu dut 39.orrialdean. Troubaille=discovery aurkikuntza. Hala eta guztiz ere, hori ez da esaten frantzesez, trouvaille baizik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.