0

“Berriro itzuliko balitz” Xabier Etxebarria

Posted by on 2019(e)ko maiatzak 11 in Liburuaren balorazioa |

Bi atal dauzka Xabier Etxebarriaren azken eleberriak. Lehenengo zatiaren azken lerrora arte, ez nintzen konturatu polizia nobela zela. Nahiz eta liburu mota hauek ez diren nire gustukoak eta bertan behera uzteko zorian egon nintzen behin baino gehiagotan, atsegin izan dut.

Oso era originalean hasten da eleberria eta hemendik oso urrun kokatuta dago istorioa. Karlosek, pertsonaia nagusiak, Heinsborgeko Udal Musika Eskolan egin nahi du lan, pianoko karrera aterata daukalako Iruñeko kontserbatorioan. Heingsborg Danimarkako uharte txikia da. Hara heldu da bere emaztea, Ejda hil berri delako, haien etxea suak hartu zuenean. Haurtxo bat du, Maddi, eta hori dela-eta lan hau behar du.

Lehen jazz talde batean aritu zen Europan zehar, Parisen, Amsterdamen eta Kopenhagen hain zuzen ere.
Aldi berean, Zarauzko idazleak beste istorio bat aipatzen digu, Ebberena eta bere alabarena, Marierena. Ebberen arabera, bere alabarekin porrot egin du, Marie beti izan baita neskatxo ahula, pertsonalitaterik gabekoa.

Hasieran idatzi dudanez, bigarren zatian eleberriak erritmo bitxia hartu du: pistolak, zauria, odola… Gainera oso hiztegi aberatsa eta egitura ederrak erabili ditu Etxeberriak.

Laburbilduz, testu hau eleberri poliziakoak gustuko dituztenei gomendatuko diet.

Etiketak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.