0

“Zu entzuteko gaude” Xabier Mendiguren

Posted by on 2018(e)ko abenduak 5 in Liburuaren balorazioa |

 

Betidanik Xabier Mendigurenen liburuak irakurtzea atsegin izan dut. Aspaldi hainbat eleberri irakurri nuen, besteak beste ”Arantzak barrurantz”, “Errautsen distira”.

Hiru ipuin ditu ‘Zu entzuteko gaude’ izeneko liburuak. Nahiz eta Xabier gizona izan, protagonista guztiak emakumeak dira. Gehien gustatu zitzaizkidanak lehenengoa eta bigarrena dira, original samarrak iruditu zitzaidalako.

Lehenengo istorioa, Donostian eta Frantzian, La Dordognen hain zuzen ere, gertatzen da. Aipatzekoa izango litzateke 55.orrialdean azaltzen den esaldi hau. “Mundu honetan pertsona bakoitza da bat eta bakarra. Inor ez da inoren jarraipen, inor ez da inoren ordezko”.

Bigarrenean, hasieran hondartzaren gainekoa dela ematen du, baina irakurtzen den neurrian, sakonagoa da. Bi txakur ageri dira: Simone et Violette, Simone de beauvoir eta Violette Leduc-en omenaldi gisa. Detaile polita!

Hirugarren ipuinak ”Zu entzuteko prest” delakoak, eleberriaren liburua bezala, ez ninduen harrapatu. Apika bi aldiz irakurri behar izango nuke.

Dena den, ipuin hauek irakurtzeko gomendatuko nizueke, batez ere udan, erraz irakurtzen delako eta zirrara berezia uzten delako.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.