0

“Gaur galtzea tokatzen da” Antzon Hermosilla

Posted by on 2018(e)ko abenduak 13 in Sailkatu gabea |

 

“Gaur galtzea Tokatzen da”

Bi aldiz irakurri dut testu hau. Agian, hasieran azkarregi egin nuelako. Bi buelta ematea merezi duela aitortu behar dut.

Lehen partean, izenburuak “Gaur galtzea tokatzen da” dioen moduan, pertsonaia nagusiak galtzaileak dira. Ipuin guztiek drogarekin lotura dute. Batzuk gogor samarrak dira, “Orratza eta kaltea” bezala. Nahiz eta bukaera oso irekia izan, bada, ez dakigu neska hiltzen den heroina dela eta.

“Lapurreten inbentarioa”-k kutsu matxista dauka. 22.orrialdean irakur daiteke.”Benetan, emakumeak ulertuko dituen amaren semerik ez zekok, txo. Sorgin hutsak ditut guztiak”.

 

Bosgarren ipuinean, “San Frantzisko, New Orleans” izenekoan, idazleak bi hirien arteko erkaketa egiten du. Aitzakia ederra da jazz-musikariez gogoratzeko.

Lehen partea gehien gustatu zaidan “Txinaren amona” da, protagonista bihozbera eta errukitsu azaltzen delako.

Bigarren zatia desberdina da, haren gaiak ez dira drogaren ingurukoak. Istorioa misteriotsuarekin hasten da:”Deabru dut iheskide”. Hastapena poetikoa baino poetikoagoa da. 57. orrialdean “Ilunpe hezean bizi behar horrek arima goibeltzen zigun eta tristezia infinitua paratzen zuen han bizi ginenon gogoa”. Hori irakurtzean Gustavo Adolfo Becquer-en “arimen mendia” burura datorkit.

“Esperantzaren indarra“-k esaldi luzegiak ditu, adibidez 77. orrialdean: ”Urteen zama astunak zuen aurrean duzuen agure itsu eta ezdeusa bilakatu nau, baina sinesgaitza suertatzen bazaizue ere, jakin ezazue neu ere gazte, lerden eta indartsua izan nintzela”. Ez da ondo ulertzen.

Amaitzeko, liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke, errealitatea eta drogari buruzko mundua islatzen delako. Bestalde, bizitzaren gainean hausnartzen du. “Baina bizitza ankerra da eta gutaz trufatzez hartzen du atseginik handiena”. Geroago, bere buruari galdetzen dio egileak: “Zergatik hain patu ankerra?”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2019 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.