0

“ARANTZAK BARRURANTZ” Xabier MENDIGUREN ELIZEGI

Posted by on 2015(e)ko urtarrilak 22 in Sailkatugabeak |

Bost koxabier-mendiguren-elizegiren-1-728ntakizun ditu liburu honek. Gehien atsegin izan dudana ”Arantzak barrurantz”  da. Eleberririk onenetan  bezala, protagonista emakumezko bat da, nahiz eta gizonezko batek idatzi. Hori gertatzen da  Flaubert-en “Madame Bovary”n, Clarin-en La Regenta”n eta Guy de Maupassant-en“Une vie”n. Gustave Flaubert-ek zioenez.”Madame Bovary, c’est moi” . Horrek esan nahi du: ”Bovary Andrea neu naiz”

 

Izan ere, kartzelan egon den emakume baten ingurukoa da. Berak tortura eta bortxaketa pairatu zituen ziegan eta orain  bere ondorioak jasaten ari da, zeren eta psikologoarenera joan behar du, hainbesteko oinazea nozitu ahal izateko.

 

Lehenengo ipuina “Il viagggiatore pusillanime” izenekoa, Borgesen pertsonaia batekin hasten da. Bi zatitan banatuta dago. Alde batetik 1, 2, 3… atala dauzkagu. Atal hauetan istorioa kontatzen digu Mendigurenek. Beste aldetik a, b. c…. kapituluak non egileak hainbat hausnarketa egiten dituen.       Testu guztiak   gogorrak baino gogorragoak dira. Hau irakurtzean Jean-Paul Sartreren esaldia.”L’enfer, c’est les autres” = “Infernua, besteak dira”, gogora ekartzen dit.

 

AZALA_ARANTZAK BARRURANTZ .indd

Ipuina oso esakune poetiko batekin bukatzen  da.”Hilgo naiz ta edertasunak jarraituko dau lurrean”. Aipatzekoa ere uraren gaineko paragrafo hau: “Ura zen odola, ura giza hazia. Ur ginen Rafa eta ni, eta hoteleko maizter nahiz langileak oro, ura izan zen denbora hasieran, ura izango zen gu denok suntsitu  eta gero ere, eta ur hartan urtu nahi nuen nik, behingo eta betikoz”.88. orrialdean

 

 

Bigarren atalean, protagonista jabetzen da minbiziak jota dagoela, baina duintasun handiarekin aurre egiten dio gaixotasunari.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2017 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.