0

“GERRA TXIKIA”

Posted by on 2014(e)ko azaroak 8 in Sailkatugabeak |

Gerra Txikia hasi bezain laster bere hastapen poetikoak harritu ninduen: ”Goizeko lehen eguzki printzekin esnatu zen Xabi”. Jarraipena ez da hain poetikoa, gogorra baizik. Izan ere, 80ko hamarkadako errefuxiatuen bizimoduaren eta arazoen ingurukoa da testu hau, 9 urteko mutilaren ikuspuntutik kontatua, Xabi Ugarteren ikuspuntutik, hain zuzen ere.

 

Izugarri gustuko izan dut oso ondo kontatutako istorioa delako. Izan ere, irakurlea batzuetan sutan jartzen da, beste batzuetan hunkitu egiten da eta behin bainogerra txikia gehiagotan barre egiten du.

 

Aipatzekoa da tenore gogorrenetan umorea sartzen jakin duela Lander Garrok. Adibidez, Xabiren aita atxilotzen dutenean Oreretako idazlea ondorengoa idazten ausartzen da: ”Zakurrak isatsa mugitzen du, pozik dago horrenbeste jenderen artean”. Aitaren eta Gotzonen (Xabiren anaia) eztabaida ere umoretsua da: Egun batean Gotzon alkandora batekin agertzen da eta han “Ni Dios, ni patria, ni rey” idatzita dago. Aitak galdetzen dio Gotzoni zer den aberria berarentzat. Gotzonek erantzuten dio ez dakiela. Orduan aitak agintzen dio alkandora kentzeko eta aberriaren esangura dakienean janzteko berriz.

 

Amaitzeko, pasarte txeratsu bat nabarmendu nahi nuke: Aitak eskuak bizkarrera lotuta ditu, atxilotuta dagoenez eta zigarreta bat eskatzen du….”Zigarreta ahoan jarri du semeak (Gotzonek), txiskeroa piztu du bere aurrean, eta aitak indarrez sakatu dio”.

 

Hori guztia dela eta eleberri hau irakurtzea gomendatuko nizueke, batez ere gure hurbileko historiaren inguruan idazten duelako Oreretako idazleak eta gainera modu apal eta zirraragarri batean.

Etiketak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2017 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.