0

“XALBADOR” MIXEL ILTZAINA

Posted by on 2014(e)ko urriak 30 in Sailkatugabeak |

Liburu hau ez da ohiko biografia bat, batez ere Xalbadorren olerki eta kantuen gaineko azterketa baizik. Azken azalean esaten duen moduan, Mixel Iltzainak testu honetan ahalegindu da azaltzen zergatik Xalbadorren  bertsoek beti lilura batean sartu izan  duten. Izan ere, oso gutxi ikasten dugu bere bizimoduari buruz: Urepelen sortua zela, Léonierekin ezkonduta zegoela eta bere bizitzaren zutabe izan dituen bi elementuak: kantua eta fedea. 20. orrialdean.ELKAR Iparluma Xalbador Azala.indd

Egileak, Aldudeko idazleak, betidanik bertsolaritzan egin du lan. Behin baino gehiagotan gai-jartzailea eta epailea izan denez Xalbadorren bertsoak epaitu beharra ditu. Izugarri laket izan ditut bere saiakera.Lehenik eta behin Urepeleko artzainaren olerkiaren gaineko xehetasun dezente ikasi ditudalako, adibidez,  haren tristura, haren fedea …

Bigarrenik, ez du idazten bakarrik Xalbadorren poesia, beste iparraldeko bertsolari batzuenak ere bai. Honela Lau konparaketa atalean Xalbadorren bertsoa Jose Mendiague,Jean-Baptiste Elizanburu, Oxobi eta Zaldubirekin erkatzen du. Bertsoz bertso analisi sakon-sakona ematen digu Iltzainak.Entsegu horri esker bertsolaritzaren kontuak ikasten ditugu: gaia, errima, trikimailuak, neurria…

Mixel Iltzainaren arabera, Xalbadorren helburua zen olerkia ghettotik ateratzea eta herritar bihurtzea:”Je veux sortir la poésie de son ghetto et la rendre populaire” 38. orrialdean.

Nire ustez, pasarterik hunkigarriena Xalbadorren  heriotza da.  Guztiok dakigunez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatutako bere omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen.  Hori irakur daiteke orrialde hauetan: “Hemendik aitzina lerro guziak ahul eta pobre litaizke erraiteko zer pena hartu dugun, zer pena hartu duen  Euskal Herri guziak” 63. orrialdean .

 

Amaitzeko, aipatu nahi nuke zer  eder eta zer ezberdin den Iparraldeko hizkuntza. Hori guztia dela eta, berealdiko plazerra izan da liburu hau irakurtzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2017 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.