0

“EZ ZEN DIRUAGATIK”

Posted by on 2014(e)ko abuztuak 6 in Sailkatugabeak |

ana jaka_content Orain arte, XX. eta XXI. mendeko euskal literaturan langile klaseko protagonistak aurkitzea oso zaila izan da. Ez da harritzekoa, sortzaileak, hau da idatzi dituzten liburuak, kazetariak, ingeniariak, soziologoak eta abar izan  baitira, salbuespenak salbuespen.         Agian, gaizki deitutako krisialdia dela eta, langile klaseko emakumeak eta gizonak aurkezten hasi dira.

 Ana Jakak idatzitako eleberriaren pertsonaia nagusia  langabezian dago. Olga, behin baino gehiagotan Gizarte bulegora joaten da, laguntza jasotzeko eta azkenean lan bat aurkitzen duenean ez da panazea, Aurrezko Kutxako  bulegoaren garbitzailea baizik. 116. orrialdean “Gizarte laguntzailearekin hitzordua nuen”.

         Horretaz aparte Ez zen diruagatikdelako eleberriaren argudioa original samarra da.  Hirukote bat: Olga, Dani eta Mikel elkarrekin bizi dira denbora tarte  batez. Dani eta Mikel maiteminduta daude, eta hori ere ez da oso arrunta euskal literaturan.

Pasarte ederrak aurki ditzakegu, adibidez gauaren inguruko hausnarketak 10.atalean 107.o “Gauarekin zerikusia du iluntasunarekin …”

Estiloari dagokionez, testua hamalau atalak eta 3 gutunak osatzen dute . Subjuntibo gehiegi erabiltzen du Jakak eta horrek kutsu zaindu itxura emate dio.

Laburbilduz, oso liburu gomendagarria da. Gainera, zenbat eta orrialde irakurri gero eta gehiago gustatzen zaizu.

Etiketak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2017 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.