0

“GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK”

Posted by on 2013(e)ko azaroak 8 in Sailkatugabeak |

geltokiak edo AZALA.inddp057_f03 Ederki pasatu dut  eleberri hau irakurtzen. Izenburua dela eta erabaki nuen  erostea. Hainbeste hiri aipatzen diren arren ;Hendaia, Marseilla, Geneva,  Trieste, Venezia eta abar…ez da gida turistikoa, baizik eta geltokiak aitzakia  ederra dira istorio bat kontatzeko. Hainbat atal, hainbat istorio. Zein baino  zein originalagoa eta ezberdinagoa!. Gehienek kutsu melankoliakoa  daukate: nostalgia eta tristura askatzen dituzte.

 

Bestalde, modu soil eta apal batean  gai garrantzitsuago baina  garrantzitsuagoak aipatzen dira, adibidez pertsonen kontrako minei

buruzkoa, zahartzaroaren ingurukoa, arroztearen gainekoa da.

 

Testua Hendaiari buruzko geltokiarekin hasten eta bukatzen da. Bitartean bidaia polita eskaintzen digu Goiatz Labandibarrek. Atal guztiak oso landatuak daude eta original -originalak dira. Gainera, atal batek baino gehiagok kutsu kulturala dauka. Horrela 4. atalean, Venezia aipatzean Hopper margolaren gainean idazten du.

 

Horrengatik guztiagatik oso gustura irakurri dut liburu hau.

Etiketak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2012-2018 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.