0

Xabier Lete (Auto)biografia bat

Posted by on 2012(e)ko martxoak 12 in Sailkatugabeak |

KLIKATU HEMEN WR2hCeC0KWE

                                                                                                           

Izenburua: “(Auto) biografia ”

Egilea: Xabier LETE

“Irakurketarik gabe nire bizitza oso hutsa izango litzateke

       Asko kostatu zait Xabier Leteren  biografia irakurtzea. Beharbada, berotasun gehiegirekin hasi nintzelako. Baina laster desanimatu egin nintzen, agian estiloa dela-eta astunegia iruditu baitzait.

            Liburu hau nola idatzita dagoen ez da nire gustukoa izan. Egileak hainbat eta hainbat atal erabiltzen du, gehiegi; adibidez, orrialde batean hiru edo lau kapitulu ager daitezke, eta horrek irakurleari haria galarazten dio. Istorioan sartuta zaudenean, bat-batean bukatu egiten da eta beste gai bati ematen dio hasiera.

Hala eta guztiz ere, testuaren irakurketak merezi du, hasieratik bukaeraraino. Aipatzekoa da Anjel Lertxundik idatzitako hitzaurrea, edertasunagatik eta zehaztasunagatik. Oso ondo izkiriatuta dago nola  existentzialistek, hala filosofoek (Jean-Paul Sartre, Albert Camus) edo zinema zuzendariek (Inmar Bergman, hain zuzen ere) Leteren lanean izan zuten eragina.

Izugarri maite zuen  Frantziako  kultura, batez ere Georges Brassens eta Jacques Brel abeslariak. Berak  Brassens nahiago zuen:”Nik Brel asko estimatzen dut, eta Brassensek baino gehiago hunkitu nau, baina honek, beharbada, badu txispa, letxe txar bat grazia bat Brelek ez daukana”.

Dezente irakurri zuen: Gide, Tolstoi, Stendhal, Mauriak, Marina Tsvetana eta Ama  Akhmatova.   Atxagak esan zuen bezala .”Liburuek kontsolatu egiten gaitu, erratifikatuak sentitzen gara”  181 orrialdean. Bere ustez “Irakurketak asko aportatzen dio idazleari” 72. orrialdean.

Bestalde, asko maite zuen Atxaga. Horrela 88. orrialdean irakur daitezke: ”Obaba irakurri eta gero poetarekiko maitasun  kolpe bat etorri zitzaidan, eta era berean lurralde hura maite dudala sentitu nuen.Liburuko atal horrek maitasun eta errekonozimendu keinu bat egiten dio Bernardo Atxagari. Nik estima handia diot Atxagari eta niri gauza asko aportatu dizkit”.

Oso interesgarria da nazionalismoaren eta aberriaren artean egiten duen bereizketa ere. Bere aburuz, nazionalismoa kontzeptu ezkorra da, eta aberria positiboa da.

Erlijioari dagokionez, Jainkoarekiko harremanen  gainean hau idatzi zuen: 3 garai igaro zituen. Hamazortzi urte arte katolikoa izan zen, geroago agnostiko bihurtu zen. 1989an, koman egon zenean, Lourdes Iriondok Jose Maria Lekuona apaizari deitu zion “extremauzioa” emateko. Horren ondoren berehala sendatu egin zen, eta sendagileentzat eta berarentzat mirari bat izan zen. Handik aurrera Jainkoarengan sinetsi zuen bukaera arte.

Amaitzeko hau esan nahi nuke: bere abestiak eta bere olerkiak bere bizitza baino interesgarriagoak eta hunkigarriagoak izan dira niretzat behintzat.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.