0

Nora ez dakizun hori

Posted by on 2012(e)ko martxoak 21 in Sailkatugabeak |

Izenburua: ”Nora ez dakizun hori”

Egilea:Irati JIMENEZ

 

       Eleberri hau modu hunkigarrian   hasten eta bukatzen da: Hasieran, Bagdadeko herrixkan   umetxoari oheratzerakoan ipuinak kontatzen dizkioten bitartean bonbak lehertzen dira. Bukaera ezin du aipatu argudioa ez aditzera emateko.

        Oso liburu konplexua da.Akzioak leku ezberdinetan: Bilbon,Bagdaden, Lisboan, Berlinen eta abarrrean   gertatzen baitira. Eta agertzen diren  pertsonaiak bitxi-bitxiak dira: mamuak, banpiroak, aingeruak, sorginak, magoak …

        Lehenengo orrialdeetan Bilbori omenaldia egiten dio Mundakako idazleak. Guggenggeheingo hiriaren deskripzioa gailentzen da. Horrez gain, errealitatearekin lotutako testua da.Horrela, 156. orrialdean Golkoko gerraren inguruan berba egiten da.

         Argazkiri buruzko  iritzi original samarrak adierazten du Irati Jimeneze.Adibidez, 20.orrialdean zera irakur daiteke: “Argazki ateratzea lapur jokoa da, kanibalismoa. Argazkiak ikustea, berriz, arkitektura lana”.21.orrialdean “Argazkilariak nekrofiloak dira”.

          Aldi berean Jean-Paul Sartreren, Frantziako filosofoaren eragina nabaritzen da begiradaren gainean idazten du: “Azken batean, ezer bagara, pentsatu du beti, begiratzeko modua gara. Inon bagaude begiratzen digutenen begiradan gaude” 75.orrialdean.

           Liburuaren egitura berezia da: bi bikote  protagonistak dira, eta atal bakoitza bikoitza da: A eta B. Hori dela eta kostatu egiten da irakurtzea, baina oztopoa gainditzea merezi du eleberri konplexua zein arraroa da eta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.