0

3 Mariak

Posted by on 2012(e)ko martxoak 26 in Liburuaren balorazioa |

Izenburua: “3 Mariak”

Egilea: Arantxa Urretabizkaia

Balorazioa

Arantxa Urretabizkaiak idatzitako testua bi emakume edadeturi buruzkoa da;dena den, honek ez du heriotzaz edo gaixotasunaz hitz egiten, bizitzaz baizik.Protagonista baten senarra hiltzen denean beste bizimodua hasten du Txurik haren lagunarekin, Gorrirekin. Aldi berean beste motatako familia sortzen dute biek, Txurik eta Gorrik.

Bestalde, Madrilen gaineko deskribapenak  ere aipatzekoak  dira. Horrela 102.orrialdean irakur daiteke: ” Madrilgo kaleak hegazkina baino zorabiagarriagoak dira” edo “ Momentu batzuetan iruditzen zitzaidan uholde jendetsu hark eramango ninduela auskalo ze zulotara.” Oso deskriptiboa da eleberri hau, adibidez lore, janari eta zaporen deskribapenak agertzen dira eta zehatzez izkiriatuta daude.Hau guztia atsegin izan dut.

Hala eta guztiz ere, hainbat topiko aipatzen du Arantxa Urretabizkaiak. Esate baterako 77. orrialdean. “Agian kantatzea bizikletan ibiltzea  bezala da, sekula ahazten ez duzun zerbait”.  Edo 105. orrialdean “ Esaten dute hil aurretik, minutu labur batez, zure bizitza osoa gogoratzen duzula” .

Estiloari dagokionean, behin eta berriro errepikatzen du “ baldintza + bezala egitura. Hogeita hamar esaldi bezalakoak zenbatu ditut.

Hori dela eta “Hiru Mariak ez da Arantxa Urretabizkaiaren libururik onena.”Saturno” eta “Koaderno  gorriarekin” ge

ratzen zaizkit.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.