0

Simone de Beauvoir

Posted by on 2012(e)ko otsailak 9 in Liburuaren balorazioa |

“Simone de Beauvoir”

  Arantxa Aguirreurreta

 Elkar. Biografia

111Akademia

EMAKUME LIBRE XX.MENDEAN

Orain dela ehun urte jaio zen Parisen Simone de Beauvoir, Frantziako idazlea, feminista eta filosofo existentzialista. Hau aitzakia ederra izan da Arantxa Aguirreurretarentzat haren biografia idatz dezan Elkar izeneko argitaletxean.Bestalde, Mari Asun Landak hitzaurrea izkiriatu du gutun gisa. Orrialde hauetan Frantziako idazlearen eragina eta bere mirespena adierazten ditu Landak . “Horregatik,agian , Montparnasseko kanposantuan beti duzu arrosaren bat zure hilobian. Neuk ere, hantxe, utzi nuen nirea”

Saiakera hau idazteko Arantxa Aguirreurretak Simone de Beauvoirren “Memoriak” ez ezik haren saiakerak  eta haren eleberriak ere  irakurri dituela nabaritzen da.Izan ere, haren esaldi ospetsuenak agertzen dira.Besteak beste:  “Emakumea ez da jaiotzen,  egin egiten da” 76.orrialdean. Edo Jean-Paul Sartre , bere bikotekidea, hil zenean  esan  zuen beste hau: “Haren heriotza banandu egiten  gaitu. Nire heriotzak ez gaitu elkartuko”.110. orrialdean.

Horrez gainera, Simone de Beauvoirren  bizimodua azpimarratzen du Urretxuko egileak.  S. de Beauvoir inoiz ez zen ezkondu , ezta zuen seme-alabarik eduki , nahiz eta elkar ezagutu zutenetik elkarrekin egon ziren S.de Beauvoir et J.P.Sartre. Izan ere aitzindari eta aurrendari hutsa izan zen.

Liburu hau irakurtzean Pariseko idazleak idatzitako liburuak irakurtzeko gogo handiak sortzen  zait, batez ere “Le deuxième sexe” emakumeari buruzko entsegua eta “La vieillesse”; liburu honetan ekonomia kapitalista jartzen du arreta-fokua.Oso saiakera interesgarria eta beharrezkoa idatzi du Arantxa Aguirreurretak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.