0

Haserretu zaitezte

Posted by on 2012(e)ko otsailak 7 in Liburuaren balorazioa |

“HASSERRETU ZAITEZTE”

Inma ERREA (Itzulpena)

Izugarrizko arrakasta eduki du gure gazteengan “ Haserretu zaitezte” liburuxkak. Frantzian liburu hau frantsesez idatzita baitago, aste mordo bat daramatza bestsellerren zerrendan. Euskal Herrian eta Espainian berriz, enparantzak haserretuez beteta daude. Azken hauek, nik ez bezala, ez dute liburuxka hori irakurri, baina bere mezua ulertu eta hartu dute.

Gazteak konturatu dira etorkizunean egoera gero eta okerragoa izango dela. Gizarte segurantzako lorpenak kolokan daude krisialdiaren aitzakiarekin,eta hedabideak aberatsen eskuetan.Hori dela eta, benetako demokrazia batean prentsa independentearen beharra aldarrikatzen dute.


Banketxeak haien dibidenduez arduratzen dira batez ere, eta haien buruzagien soldata handiez, baina ez interes orokorraz. Beraz, txiroen eta aberatsen arteko ezberdintasuna inoiz ez da hain handia izan.


Liburuxkari esker gazteek ulertu dute gaur egun arrazoi asko daudela haserre izateko eta zer edo zer egiteko beste mundu zilegigo bat lortzeko.Lehenik eta behin pobreak gero eta pobreagoak direlako eta aberatsak gero eta aberatsagoak direlako. Bigarrenik, giza eskubideei gero eta begirune gutxiago erakusten dietelako agintariek; hori gure gizartean ez ezik Palestinan ere gertatzen da.Inma Erreak oso ondo itzuli denez “Funtsezko giza balioak ahantzita daude han”.

Horregatik erreboluzio isila egin behar da, baina modu baketsu batean. Idazlearentzat: “ Sortzea erresistentzia da eta erresistitzea sortzea da”.

Arrazoi guzti horiengatik Haserretu zaitezte” irakurri beharra dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.