0

Utopiaren itzalak

Posted by on 2012(e)ko otsailak 7 in Liburuaren balorazioa |

Izenburua: “Utopiaren itzalak”

Egilea: Asel LUZARRAGA

Liburu hau irakurtzen hasi nintzen izenburua polita baino politagoa iruditu zitzaidalako: “Utopiaren itzalak”.Nahiz eta hilabete bat kostatu zitzaidan irakurtzea, eleberri honen hainbat gauza gustuko izan ditut. Estiloari dagokionez, aipagarria da behin baino gehiagotan “hika” erabiltzen duela: 10., 17., 18., 19., 25., 26., orrialdeetan.

Metaforez, konparazioez eta Pertsonifikazio delako figura erretorikoaz baliatzen da. Horrela, 10. orrialdean irakur daiteke: “Leihoak alaitasun guztia galdu zuen, tunel sakon batean sartu balira legez eta euriak bere bateria soloari ekin dio berriro”; edo, “Zeruak ere egin diezaiola amari lagata”. Haren amaren suizidioaz jabetzean esaten du hori protagonistak. Errepikapenak  ere atsegin ditu Bilboko  dazleak. Adibidez, 16. orrialdean: ” Ez du inoiz erabat sinetsi, bere buruan. Ez, ez zara orraztuko…Ez zuen eskale itxura emango”. Gainera, Bizkaiko hizkera nabarmentzekoa da: “Jagoten, ediren, daroa, loba, gura…”

Istorioa 1992an kokatuta dago, Luzarragaren ustez urte sinbolikoa delako. Urte hartan Ameriketako genozidio ospatu zuten. Horregatik Laurita bolibiarra, aimara hain zuzen ere,da .

Argudio aldetik, aktual-aktuala da kolapso ekonomikoaren gainean hitz egiten baitu. Hori dela eta, “Iraultza posible ez bada…” izeneko atala aipatzekoa da. Nire ustez, arrazoia dauka Luzarragak 154. orrialdean ondorengoa esaten duenean: “Politikariak, azken finean, bankuen eta enpresa handien txontxongiloak baino ez dira, haiek babesteko legeak sortu eta poliziak eta epaileak babesteko legeak sortu eta poliziak eta epaileak babes horretarako antolatzen dituztenak.” Bere iritziz, anarkismo libertarioa izango litzateke irtenbidea, horregatik aipatzen ditu behin baino gehiagotan Proudhon, Bakunin, Kropotkin eta Malatesta.

Horretaz aparte, protagonistaren ama aipatzea beharrezkoa da. Josuk, pertsonaia nagusiak, beste ama bat ezagutzen du haren egunkaria irakurtzen duenean. Oso emakume kultua dela konturatzen da, Saizarbitoria, Sandor asko gustatzen zaizkio eta.

Testua mezu itxaropentsuarekin  bukatzen da 184. orrialdean: “Ekonomia eta gizartearen kolapsotik agian zerbait ikasiko diagu”.

Arrazoi hauengatik guztiengatik “Utopiaren itzalak” irakurtzea merezi du. Gainera, bai hiztegia, bai egiturak ez dira zailak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2012-2020 Lantzeak All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.